|
JOAN ZIREN zikloko ORAIN EZIN NAIZ HIL bigarren liburukia duzu hemen, DINOSAUROAK HORIZONTEAN izeneko lehenengoaren jarraipena. Doan, nahi baduzu, borondate baten laguntzaz, merezigarri iruditzen bazaizu. Kasu horretan, hauxe duzu kontu zenbakia: 3035015491 1541032789. Ez dut esango premian bizi naizenik, baina hain lan luze baten onura zerbait itxarotea ez dut uste lotsagabekeria denik. Zerbait idatzi nahi izanez gero, bloga ere baduzu. Asko eskertzen dut zure bisita, eta opa dizut nik idazten adina goza dezazula irakurtzen.
Eskerrik Asko!!
Ezin ditut hunkipenik zinezkoenez eskertu gabe utzi aipatutako kontu zenbakira ‘borondatea’ sartu duten lagun eta erakundeak. Izendunak pertsonalki eskertzea nire lan atseginetariko bat izango da. Anonimatua nahiago izan duzuenok, edo izenak ezagun egiten ez zaizkidanak, jakizue zuen emaria berdin erakutsi pertsonaltzat hartzen dudala. Bai batzuak, bai besteak, zaudete ziur adore eta bultzada handia ematen didazuela, abiatua naizen proiektu agian erraldoiegi honetan jarraitzeko. Eta mesedez! Ezinagatik, edo beste lehentasun ekomiko batzuengatik, ez beza inork kezkarik ez inolako abusu-kontzientziarik izan, liburu hau doan eta nahi bezain libreki ustiatzeko eta zabaltzeko. Borondate ekonomikoa baino gutxiago ez dut eskertzen 'eman da zabal zazu' lemak dioena betetzen laguntzea.
Eman da zabal zazu!
Xabier Amuriza
|